Oinarrizko euskara ikastaroa antolatu du Goiztiri euskaltegiak
EUSKARA // Oinarrizko euskara ikastaroa antolatu du Goiztiri AEK euskaltegiak, martxotik ekainera. 16 urtetik gorakoentzat da. Astelehenetan eta ostegunetan izango dira eskolak, bi txandatan, 09:30etik 11:30era eta 14:30etik 16:30era. Izena emateko epea otsailaren 7ra arte dago zabalik. Informazio gehiago Goiztiri euskaltegian, ordizia @aek.eus epostara idatzita eta 943 88 91 74 telefono zenbakira deituta. Ikastaroa, Ordiziako Udalak diruz lagundutakoa da.












