Pizza tailerra egingo dute Goitti baserrian bihar, 18:00etan
ITSASO // Pizza tailerra antolatu dute Itsason biharko. Herriko produktuak ezagutarazi eta bertako ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ekimenetako bat izango da. Goitti baserrian egingo da, bihar, otsailaren 15a, 18:00etan. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta ikasleek 3 euro. Goittikoekin orea egingo dute, eta herriko beste ekoizle batzuek baserriko lehengaiak eramango dituzte.