Euskal Herriko mus txapelketaren finalaren aurreko GIpuzkoako finala jokatu da gaur Seguran. 118 bikotek hartu dute parte.
Mutiletan Ampo Ikolan Sport taldeko Jon Eskisabel gabiriarra eta Amets Mujika beasaindarra izan dira txapeldunak; nesketan, Maddi Saizar eta Uxue Polo.
12. Euskal Herriko mus txapelketaren atarian, gaur herrialdeetako finalak jokatzen ari dira. Gipuzkoakoa, Seguran da. 118 bikote ari dira parte hartzen; horietatik 35 goierritarrak dira.
40. Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketa hasi da. Bi zaldibiar ari dira lehian: Maide Garmendia eta Hodei Munduate.
Fernando Lopezek eta Gonzalo Vazquezek bajan daude eta ezingo dute jokatu.
Datozen hiru urteetan, gerraren eta gerra ostearen berri ezagutarazteko, liburu bat prestatuko dute Olaberrian. Oroimen historikoa berreskuratzeko lantaldeak bultzatuta, Udalak lankidetza hitzarmena egin du Aranzadirekin, eta herritarren testigantzak bilduko dituzte, martxoan bulego bat jarrita.
Autobus garraioa kudeatzen duen In-der-City-Bus ICB udal enpresak erosi ditu 9 autobus elektrikoak. Frankfurteko autobus enpresarik handiena da ICB. Alemaniako merkatuan ere, Dusseldorfen akordioa sinatu du Irizar e-mobilityk.
Hernandez lanaldi osoan eta Matarranz eta Ruiz lanaldi erdian liberatzea onartu zuten atzoko udalbatzan. Liberatuek jaso beharreko soldatak eztabaida piztu zuen.
Parte hartze muga 300 dortsaletan jarri bazegoen ere, beste 50 lagunentzako dortsalak atera behar izan dituzte. Bi probak kontuan hartuta –23,4 kilometrokoa eta 12,1 kilometrokoa– 350 mendi lasterkari elkartuko dira igandean Urretxu-Zumarragan. Albiste barruan duzue iazko lasterketaren bideoa.
Jon Olano Olariusen heriotzaren bigarren urteurrenean, bera omentzeko festa antolatu dute artistaren hurbilekoek martxoaren 7an.
Bi urtean behin antolatzen du Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak Beasaindik Aizkorrira arteko joan-etorria.
Kirol elkarteei eta udaletako kirol zerbitzuei egingo zaie lehen aurkezpena, eta gero herritarrei. 16 urtez azpikoen kirol jardueretan euskararen erabilera zein egoeratan dagoen aztertu dute.
Iban Urizar 'Amorante' musikariak kontzertua eskainiko du etzi Igartzan Musika zikloan. Amorantek «abesti herrikoiak» jotzen ditu, baina era «pertsonal» batean. «Entzuleak gustura irteten dira».
Luzuriaga-Alkorta eta Irastorza-Berasategi dira finalerdiak jokatuko dituzten bi bikoteak.
Diskoak sei kanta ditu. Bi abesti taldearen webgunean entzun daitezke dagoeneko. Andoingo Garate estudioan grabatu dute eta Folc Records etxeak kaleratuko du
Postu batzuk plaza azpian jarriko dituzte, eta besteak denden atarietan. Merkatutako produktuak eskainiko dituzte. Ekintza osagarriak antolatu dituzte: gaur taloak eta bihar eskulan tailerra
Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoiaren urterik beroenak ziren, eta UZko bertso eskolan prestaketa lan betean ari ziren. Ordizian, Hegats Igeriketa Txapelketa jokatu zuten, marka berriak jarrita.
Larunbatean jokatuko da Segurako Baratze pilotalekuan Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala. Goierriko 35 bikotek hartuko dute parte. Final nagusia martxoaren 14an da
Skakeitan talde donostiarrak martxoaren 6an joko du Legorretako Herri Antzokian. Sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai.