Estevezek eta Sarriegik irabazi dute M-lehiaketa
346 lagunek hartu dute parte euskaltegiak antolatzen duen M-lehiaketan. Kaleren edo plazaren bati izena ematen dioten bost emakume asmatu behar izan dituzte.
Letizia Estevez eta Arantxa Sarriegi izan dira M-lehiaketa jolaseko irabazleak. 346 lagunek hartu dute parte denera. Aurtengo gaia emakumeak kalez kale izan da, eta kaleren edo plazaren bati izena ematen dioten bost emakume asmatu behar izan dituzte parte hartzaileek. Zehazki, Emiliana Zubeldia, Dolores Ibarruri, Gladys del Estal, Lourdes Iriondo eta Ixabel Olano.