Lazkaoko EH Bilduk salatu du gai bat ez dela osoko bilkuran sartu
Udal gobernu taldeari Jasangarritasun Energetikoaren Legearen inguruan egindako zortzi galdera erantzunik gabe gelditu direla salatu du EH Bilduk.
Jasangarritasun Energetikoaren Legearen betekizunei buruz Lazkaoko Udalari igorritako zortzi galdera erantzunik gabe geratu direla salatu du herriko EH Bilduk. Lehengo asteko osoko bilkuraren aurretik gai-ordenan aurkeztu zituztela azaldu dute, «badaezpada, 96 orduko aurretiaz», baina osteguneko udalbatzarrean ez zela ordenan agertu, eta alkateak galde-erreguetan ere ez zuela mahaira atera gehitu du EH Bilduk.
«Lazkaoko udal gobernuak, alkateak eta bere taldeak, jasanezin iritzi diete EH Bilduk osokorako idatziz egin zizkien zortzi gelderei», dio koalizioak.
Erantzunak teknikariak lantzen ari diren eta idatziz jasoko dituzten argudioa ez du nahikotzat jo, udal gobernuaren ardura dela gaineratu du. Lanean «orpoz orpo» aritzea galdegin du.