Ezinduak zaintzen dituztenei zuzenduta tailerra Zaldibian
ZALDIBIA // Norbere burua zaintzen ikasteko tailerra izango da, gaur, Zaldibian. Pakea Galdos erizain gabiriarrak emango du ikastaroa, Karreane kultur etxean, 16:30ean. Beste batzuk zaintzen ari direnek euren burua zaintzea ahazten dutela sarri, eta hori ez gertatzea da xedea.













