Atzeratu egin dute Segurako 25. Iparra-Hegoa astea
Iparra-Hegoaren antolatzaileek jaialdia atzeratzea erabaki dute, "egoeraren larria" ikusita eta "arduraz" jokatuz. Momentuz ez dago data berririk.
Segurako Iparra-Hegoa elkarteko lantaldeak, «egoeraren larria ikusirik eta dagokigun arduraz joka dezagun», Iparra-Hegoa atzeratzea erabaki duela jakinarazi du. Aurten 25 urte beteko ditu Segurako jaialdiak. Martxoaren 23tik 29ra bitartean egitekoa zen aurten Iparraldea eta Hegoaldea gerturatzea helburu dituen astea.
- Erreportajea: Sustrai sendoetatik datoz kimu berriak