Ospitaleetan eta osasun zentroetan kontsultarik ez
GIZARTEA // Osakidetzak bertan behera utzi ditu ospitalean edo osasun zentroan aurrez hartutako hitzorduak eta kontsultak. Osasun zentroa edo onkologikoa jarriko da beraiekin harremanetan, zein neurri hartu zehazteko. Hala ere, ondorengo kontsultei eutsiko die: Kirurgia onkologikoa, Mediku onkologia, onkologia erradioterapikoa, onkologia hematologikoa eta onkologia pedriatikoa.