Izal Bai udal taldeak hainbat neurri eskatu ditu
IDIAZABAL // Eudelek egindako gomendioak jarraituz, eta alkateari elkarlanerako deia eginez, hainbat neurri eskatu ditu Izal Bai udal taldeak koronobinusaren krisiari aurre egiteko: udal tasa eta zergetan epeak luzatzea; udal lokalak erabiltzen dituztenei eta kaltetutako autonomoei alokairua itzultzea edo ez kobratzea; kultur eta kirol jardueretako tasak itzultzea; eta kaleak eta jendeak gehien ukitzen dituen elementuak ondo desinfektatzea. Bestalde, krisialdi honek sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko lanean ari direla nabarmendu dute.












