Kalea desinfektatzen jarduna handitu du Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Lazkaoko Udalaren garbitzaileek kaleen desinfekzioa indartu dute aste honetan, koronabirusaren hedapena oztopatzeko eta birus-karga gutxitzeko. Sodio hipokloritoarekin egindako ur-nahasketa batekin ureztatzen ari dira jende gehien ibiltzen den lekuak: irekitzeko baimendutako denden atariak, osasun zentroaren eta Txindoki gerontologiaren sarrerak, edota zabor edukiontziak. Zenbait denden barran saltzaile eta bezero tartea bereizteko beirazko panelak kokatu dituzte.