Sarek argazki aldarrikatzailek jasoko ditu bihar
GOIERRI // Kartzeletako bisita eta komunikazioak etenda daudenez, presoei elkartasuna adierazteko eta aldarriak egiteko, Etxetik Etxera egitasmoa gauzatuko du Sarek. Bihar, 19:00etan, Sare Herritarraren Facebooken ordu erdiko saioa emitituko dute, musikarien eta bertsolarien zuzeneko saioekin. 19:30ean, bakoitzak etxean aldarrikapen argazki edo bideoa egin eta sareratzeko eskatu dute, #EtxeanNahi Ditugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz.