Aralarko larreetarako langa zabaldu dute
Ohiko festarik gabe, baina gaur ere zabaldu dute Aralarko larreetarako langa; gaurtik negura arte igo ahal izango dira ganadua eta ardiak
Maiatzaren lehena izateko, ezohiko irudia erakusten zuen gaur goizean Larraitzek, ez posturik, ez jenderik ez baitzen. Koronabirusa dela eta, aurten ezin izan dute larreen irekiera festa egin. Hala ere, hainbat ganaduzale eta artzain elkartu dira bertan, langa zabaldu eta ganadua larreratzeko denboraldiari hasiera emateko. Zenbait behor eta behi eraman dituzte; artzainak geroago hasi ohi dira artaldeak igotzen. Aurten guztira, 17.311 ardi, 985 behi eta 862 igoko dituzte Enirio-Aralar Mankomunitateko lurretara.