Dultzaineroen diana kalez kale

Legazpiko aurtengo Santikutzak bereziak izango diren arren, ohitura zaharrak mantentzea erabaki dute. “Santikutz birus jaiak” izenpean egitarau luzea antolatu dute legazpinsortzecovidea.eus atariko kideek. Gaur goizean dultzaineroen doinuari esker esnatu da Legazpi. Jarraian, disko ibiltaria eta haur jolasak egongo dira, besteak beste.