Lau kutsatu gehiago zenbatu dira Goierrin
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, Beasainen eta Zumarragan bina kasu berri antzeman dituzte.
Azken bi egunetako positibo berrien joerari jarrituz, gaur 4 pertsona kutsatu gehiago daude Goierrin. Kasu berri hauek Beasainen (2) eta Zumarragan (2) antzeman dira. Guztira, 292 pertsona gaixotu dira Covid-19az Goierrin.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Zumarragako ospitalean zazpi pertsona daude zaintzapean. Atzo bi pertsonek jaso zuten sendagiria.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 15.969ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.759 pertsonei diagnostikatu zaie, atzo baino 46 kutsatu berri daude.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 292 | +4 |
Ordizia | 72 | = |
Zumarraga | 71 | +2 |
Beasain | 50 | +2 |
Legazpi | 25 | = |
Urretxu | 17 | = |
Lazkao | 15 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Segura | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |