2020. urtea berriz hasi dute Ormaiztegin
Aurtengo urteak hasiera kaxkarra izan duela ikusita, Ormaiztegiko bizilagunek 2020. urtea berriz hastea erabaki dute, urte zahar gaueko festa balkoietan eginda
Urte borobila izateko itxura zuen 2020ak, baina koronabirusak hankaz gora jarri du. Itxialdia hasi zenetik zazpi aste pasa dira dagoeneko, eta Ormaiztegin denetariko festa eta ekimenak egiten ari dira, bolada hau ahalik eta ondoen pasatzeko. Urteak izan duen hasiera kaxkarra ikusita, 2020. urtearen etorrera berriz ospatzea bururatu zaie, eta atzo, jantzirik dotoreenak atera kanpaikada, mahats, cava eta guzti ospatu zuten, musikak galdundutako festa giro ederrean.