Beasaingo Arangoiti egoitzan ez dago kutsaturik
Covid-19 gaitzaz kutsatutako Arangoitiko azken egoiliarrak negatibo eman du egindako azken proban. Zumarragako Argixaon, bestalde, beste bi pertsona sendatu dira.
Arangoitin diagnostiko positiboa zuen azken egoiliarra sendatu dela zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hori horrela, 14 izatera pasa dira kutsatutako adineko pertsonak dituzten Gipuzkoako egoitzak. Azken egunean pertsona bat zendu eta 32 sendatu dira Gipuzkoan. Sendatuen artean, Beasaingo Arangoitin bizi den pertsona eta Argixaoko beste bi lagun daude.