Ez da positibo kasu berririk antzeman azkeneko 24 ordutan
Covid-19ak kutsatuta gaixo berririk egon ez den arren, 296 pertsonek pairatzen dute edo pairatu dute koronabirusa Goierrin.
Goierriko herrietan ez da kutsatu berririk egon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Hala ere, 296 pertsona kutsatu dira gaur arte.
Bestalde, Zumarragako ospitalean sei pertsonek jarraitzen dute zaintzapean eta atzo ez zen altarik egon.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 78 pertsona gehiago kutsatu dira. Horrek esan nahi du guztira 16.119 pertsona gaixotu direla dagoeneko EAEn. Gipuzkoan, koronabirusa lau pertsona berriri diagnostikatu zaie, guztira 2.772 dira kutsatutakoak.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 296 | = |
Ordizia | 73 | = |
Zumarraga | 72 | = |
Beasain | 51 | = |
Legazpi | 25 | = |
Urretxu | 17 | = |
Lazkao | 16 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Segura | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |