"Inoiz hostorik galdu ez duten ipuin eta abestiak"
Joxantonio Ormazabal hil zeneko 10. urtemuga bete zen atzo. Elkar argitaletxeak haren lanak bildu ditu, Iker Zubeldiak, berriz, bertsoa eskaini.
Joxantonio Ormazabal Berasategi Zegaman jaio zen 1948. urtean. Irakaskuntza ikasi eta Beasaingo Alkartasuna Lizeoan ibili zen irakasten. Orduan jaso zuen Elkar Argitaletxearekin bat lan egiteko gonbita. Editore eta itzultzaile lanak egiten oso trebea zen. Astoa ikusi nuen, Txoria nintzela edo Mila kilo zorion bezalako abestien atzean dago Ormazabal. Haur literaturan eta kantagintzan egindako ekarpenagatik eskertuta jarraitzen du gizarteak.
Atzo hamar urte bete ziren Zegamako mendialdean erori eta zendu zenetik. Haren emariak oso presente jarraitzen du euskal kulturgintzan. Elkar Argitaletxeak, adibidez, Joxantonio Ormazabalen lanak sarean bildu ditu. Iker Zubeldia bertsolariak, bestalde, bertso hunkigarri bat eskaini dio.