Kalean ezin denez, Gaztaia Balkoian
Aurten ezin izan dute ohiko Gaztaren Azoka antolatu Idiazabalen. Irtenbide modura, Idiazabalgo gaztak etxetik dastatzeko proposamena luzatu dute.
Balkoietatik ospatu da gaur urteroko Gaztaren Azoka. Ezohikoa izan da, egoeraren antzera. Hala ere, idiazabaldarrek hiru gazta laurden etxean dastatzeko aukera izan dute. Aranburu, Gaztañaditxulo eta Goiburu gaztandegiak izan dira gazta banatzearen arduradunak.
Festa girotzeko 12:00etan zintzarri eta dunba jotze herrikoia egin dute. Baserritarrez jantzi eta gazta dastaketari ekin diote, balkoietatik noski. Auto bat herria musikatzen jardun da. Dantza talde txiki batek emanaldia eskaini du txistu eta guzti. Gainera, Idiazabalgo kaleetatik artaldea ere paseatu da. #GaztaiaBalkoian traola erabiliz argazkiak partekatzeko deialdia egin du Udalak.