Olakosaiko itxitura hautsi dute, berriz ere
Motordun ibilgailuen joan etorria mugatzen duen Olakosaiko itxitura behin eta berriz puskatzen dute. Atzo, eguerdiko 12:00etan katea konpondu eta arratsaldeko 15:30 berriz ere hautsi eta sartu ziren. Mendirako sarbidea erregulatzen duen langaren giltzarrapoa nahita zabalik utzita zegoela ikusi dute bertako bizilagunek.
Zaldibiako Udalak behar diren neurri guztiak hartuko dituela iragarri du, naturagune izendaturiko landa eremua babestu dadin.