Santikutz eguna txistulariekin bat hasi da
Legazpinsortzecovidea ekimenak antolatutako "Santikutz birus" jaien egitaraua txistularien kalejirarekin estreinatu da gaur.
Txistu soinua izan da nagusi Legazpin goizeko 10:00etatik hasita. Kamioiaren barruan eta segurtasun distantzia mantenduz egin dute txistulariek kalejira. Legazpinsortzecovidea ekimenak antolatutako “Santikutz birus” jaien ekintzetako bat izan da hau.
Gainera, Santikutz zaharren egoitzako egoiliarrak kanpora irten dira txistularien emanaldiaz gozatzera.
Arratsaldeko 16:00etan lehiaketako hirugarren galdera botako dute. 18:00etan Euskaraldiaren aurkezpena burutuko da eta iluntzeko 20:00etan sukaldaritza lehiaketarekin bat, mozorro argazkien irabazleak zeintzuk diren iragarriko dute.