Angelun eraildako emakumea omentzeko gunea jarri dute Lazkaon
Etxetik ateratzeko ordu tarteak aprobetxatuz, 09:00etatik 21:00etara bitartean plazara gerturatzeko deia egin du Lazkaoko talde feministak.
2020an indarkeria matxistaren 4. erailketa izan zen atzo Angelun (Lapurdin). Garai berrietara egokituz, eta elkarretaratzea egiteko dauden arazoei aurre eginez, 83 urteko emakumearen erailketa salatzeko eta omentzeko aulki bat eta eskaintza gune bat jarri dute Lazkaoko plazan. 09:00etatik 21:00etara bitartean egongo da. “Patriarkatuaren pandemiarekin bukatuko dugu”, dio Lazkaoko talde feministak.