Koronabirus kasu berri bat atzeman dute, Urretxun
Covid19ak ez du oraindik tregoarik ematen. Urretxun agertu da azkeneko kasua eta Goierrin 301 dira guztira. Ospitalean zazpi lagunek jarraitzen dute zaintzapean.
Osasun Sailaren arabera, positibo kasu berri bat atzeman dute eskualdean. Urretxun agertu da; herri horretan zortzi egun zeramatzaten kasu berririk gabe. Goierri osoa kontutan hartuta, 301 dira orain arte agertu diren kasuak. Zumarragako ospitalean 7 lagun daude zaintzapean daudenak, bakar bat ere ez ZIUn; atzo ez zuten sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 17.286ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.951 laguni atzeman diote, atzo baino 31 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 122.730 PCR eta 70.314 test azkar egin dituzte orain arte. Sendatutakoak berriz, 13.540 lagun dira EAE mailan, koronabirusa atzemandakoen %78,4.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 301 | +1 |
Zumarraga | 75 | = |
Ordizia | 73 | = |
Beasain | 52 | = |
Legazpi | 25 | = |
Urretxu | 18 | +1 |
Lazkao | 16 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Segura | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |