Bi gurasoek ume bakarrarekin ateratzeko aukera izango dute
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegitura sailburuak, Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan, lehenengo fasetik aurrera bi gurasoek ume bakarrarekin irteteko baimena izango dutela iragarri du. Horrez gain, paseatzeko ezarri zen herri barruko kilometro bateko muga ezabatu egingo da astelehenetik aurrera.
Sailburuak, bestetik, adierazi du “zuhurtziaren eraginez” mugatu dutela mugikortasuna eta haien helburua ahalik eta azkarren bigarren fasera igarotzea dela.