Positibo kasu berria antzeman dute Legazpin
307ra igo da Goierriko kutsatu kopuruaren zifra Legazpiko azken positibo kasu zenbatu ondoren.
Eusko Jaularitzako Osasun sailaren arabera, Legazpin beste pertsona berri bat gaixotu da azken 24 ordutan. Guztira 307 pertsonek pairatzen dute edo pairatu dute koronabirusa Goierrin. Sendatutako gaixoak zenbat diren ez du zehazten Osasun sailak.
Zumarragako ospitalean, bestalde, bost pertsona daude zaintzapean. Atzo bi pertsonek jaso zuten sendagiria.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 17.677 (+124) kasu diagnostikatu dituzte pandemia hasi zenetik. Gipuzkoan koronabisuraz gaixotutako pertsonen kopuruak 3.000ko langa gainditu du: 3.007, atzo baino 738 positibo gehiago daude.
Goierri 307 (+1)
Zumarraga 76 =
Ordizia 74 =
Beasain 53 =
Legazpi 27 +1
Urretxu 18 =
Lazkao 16 =
Legorreta 7 =
Zegama 6 =
Ataun 5 =
Idiazabal 5 =
Segura 4 =
Zaldibia 4 =
Mutiloa 3 =
Arama 2 =
Itsasondo 2 =
Ormaiztegi 2 =
Altzaga 1 =
Ezkio eta Itsaso 1 =
Olaberria 1 =