San Josen bizi diren hiru egoiliar sendatu dira
Eider Mendoza foru bozeramaileak iragarri du Ordizian kokatzen den San Jose adinekoen egoitzan hiru egoiliar berri sendatu direla. Gipuzkoan, azken egunetan hamaika pertsonek gainditu dute gaixotasuna eta beste bik positibo eman dute.
Gipuzkoako egoitzetan Covid-19n positibo emandako adineko pertsonen %60a sendatu da dagoeneko, %30a zendu da eta %10ak diagnostiko positiboarekin jarraitzen du.
Beasaingo Arangoitik Covid-19 kasu positiborik gabe jarraitzen duela ere aipatu du.