Antzizar enpresak eta udalak 5.000 euro bideratuko dituzte elikagaiak erosteko
Antzizarrek 3.000 euro eman ditu dohaintzan eta Beasaingo udalak 2.000. Caritas, Gurutze Gorria eta Nagusilan arduratuko dira elikagaiak behar gehien duten herritarren artean banatzeaz.
Antzizar S.A.k eta Beasaingo Udalak 5.000 euro bideratuko dituzte behar handiena dute herritarren hornidura bermatzeko. Zehazki, Antzizarrek 3.000 euro jarriko ditu eta udalak 2.000. Jasotako diruarekin oinarrizko elikagaiak erosiko dituzte eta Caritasek, Gurutze Gorriak eta Nagusilanek banatuko dituzte hirurehun herritarren baino gehiagoren artean.