Ordiziako azokako elikadura saltzaile guztiak bueltan izango asteazkenean
Konfinamendua arintzeko lehen faserarekin, 18 baserritarrek Plaza Nagusian jarriko dituzte postuak, eta beste bik inguruan. Beste 13 saltzaile frontoian izango dira, eta fruta, kontserba eta txerriki sailtzaileak Zuhaiztian.
Ordiziako azokatik kanpo izan diren saltzaileak bueltan izango dira asteazkenean. Konfinamendua arintzeko lehenen fase honetan, elikadura esparruko guztiek jarriko dituzte postuak, arropa saltzaileek izan ezik. Azokaren irekiera ordua, ordu erdiz aurreratuko da: 8:00etatik 12:30etara zabalduz. Baserritarrak plazara bueltatuko dira, nahiz eta aldaketa batzuk egingo dituzten azokako postuen banaketan, segurtasun eta osasun berme guztiak betetzeko.
Baldintzak aldatzen ez diren bitartean, Ondorengoak dira Plaza Nagusian izango diren ekoizleak:
- Maite Iturbe (Legazpi) Ogiak
- Arantxa Zurutuza (Arama) Barazkiak, fruitu, arrautzak
- Behieko Gaztak (Olaberria) Behi Gazta eta yogurtak
- Beñat Telleria (Mutiloa) Gazta eta arrautzak
- Iñaki Intxausti (Zerain) Barazkiak
- Antonio Elosegi (Gabiria) Barazkiak, fruituak
- Miren Jauregi (Arama) Barazkiak, fruituak
- Patxi Arizmendi (Arama) Barazkiak, fruituak
- Maria Jesus Oria (Itxaso) Barazkiak, fruituak
- Aldaba Zahar (Tolosa) Barazkiak, ogiak, gozoak, esnekiak
- Axun Etxeberria (Gaztelu) Barazkiak, fruituak, gaztak, ardi esnea
- Edurne Jauregi (Baliarrain) Barazkiak, fruituak
- Anttoni Murgiondo (Gabiria) Barazkiak, fruituak
- Juanita Murgiondo (Mutiloa) Barazkiak, fruituak
- Lurdes Zurutuza (Ataun) Barazkiak, fruituak, arrautzak
- Goiburu Gaztak (Idiazabal) Gazta
- Arantxa Lopetegi (Altzaga) Barazkiak, fruituak
- Jose Mari Uzin (Azkoitia) Barazkiak, fruituak
Bestalde, Itziar Etxeberria ordiziarra, bere ohiko postura bueltatuko da Udaletxe azpiko arkupetan, eta Oscar Garcia bakailao saltzailea ere Goen plazan izango da.
Dena den, frontoian ere mantenduko dituzte hainbat postu. Bertan izango dira, Ibarrako Patxi Montes eta Iguategi Etxekoak eta Lazkaoko Agapito Garmendia barazki eta landareekin. Horiez gain, Zaldibiko Azanza Mindegia lore eta landareekin eta Aramako Urretabizkaia Lorategia ere bertan izango dira. Frontoiko eskaintza osatuko dute, Mikel Lasak gazta, kontserba eta perretxikuekin, Ezkio-Itsasoko Patxi Atienza, Gazta, lekariak eta arrautzakin, Urretxuko Etxabe Anaiak, Gazta eta bestelakoekin, eta azkenik Irungo Uliako Labeakoak, ogia, gozoak eta bestelakoekin.
Frontoi txikian berriz, Ordiziako Luis Calvo, pasta eta gozoekin, Zaldibiko Maria Luisa Mendizabal, Ibarrako Antonio Rodriguez eta Beasaingo Rufina Ramajoren postuak ozpinetako eta gozoekin.
Azkenik, plazako fruta saltzaile guztiak, Manoli Bolaños kontserba, olio eta bestelakoekin eta Mañueco txerrikiekin, Zuhaiztian jarriko dira.
Hiru eremuak, plaza nagusia, frontoia eta Zuhaizti, itxita egongo dira, eta sarbide kontrolatua izango da uneoro, edukiera kontrolatu eta jende pilaketak ekiditeko.
Eskaerak egiteko
Azokako saltzaileei aldez aurretik eskaerak egiteko aukerak jarraitzen du. Eskaerak jasotzeko gunea Nikolas Lekuona Plazara mugituko da (Barrena parean) eta goizez ezin duenak, arratsaldez 17.00-19.00tara D´elikatuzen jasotzeko aukera izango du baita ere.