Positibo kasu bat gehiago agertu da Zumarragan eta Goierrin 308 dira guztira
Goierrin kasurik gehien agertu den herria da Zumarraga; gaurkoarekin, 77 dira. Goierrin berriz, 308 dira orain arte agertutakoak. Ospitalean 5 lagun daude zaintzapean.
Osasun Sailaren arabera, positibo kasu berri bat atzeman dute eskualdean. Zumarragan agertu da, kasurik gehien pilatzen ari den eskualdeko herrian; 77 dira jada. Goierri osoa kontutan hartuta berriz, 308. kasua litzateke. Zumarragako ospitalean 5 lagun daude zaintzapean daudenak, bakar bat ere ez ZIUn; atzo ez zuten sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 17.709ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 3.010 laguni atzeman diote, atzo baino 3 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 134.047 PCR eta 76.696 test azkar egin dituzte orain arte. Sendatutakoak berriz, 14.718 lagun dira EAE mailan, koronabirusa atzemandakoen %83,1.
| Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
| Goierri | 308 | +1 |
| Zumarraga | 77 | +1 |
| Ordizia | 74 | = |
| Beasain | 53 | = |
| Legazpi | 27 | = |
| Urretxu | 18 | = |
| Lazkao | 16 | = |
| Legorreta | 7 | = |
| Zegama | 6 | = |
| Ataun | 5 | = |
| Idiazabal | 5 | = |
| Segura | 4 | = |
| Zaldibia | 4 | = |
| Mutiloa | 3 | = |
| Arama | 2 | = |
| Itsasondo | 2 | = |
| Ormaiztegi | 2 | = |
| Altzaga | 1 | = |
| Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
| Olaberria | 1 | = |













