Ataunen bukatu dute San Martin auzoko kirol pista kokatzen
Hainbat kiroletan jokatzeko aukera ematen duen kirol pista berria jarri dute Ataungo San Martin auzoan, Zelaieta auzuneko plazatxoan. Inguru guztia hesituta du joko zelaiak, eta zoru biguna dauka, hondarrarekin nahastutakoa. Jolaserako ateak eta saskiak ere badauzka. Pista kokatuta eta bukatuta dagoen arren, oraindik ezin dute haurrek erabili, koronabirus alarma egoeragatik.