Bigarren egunez jarraian ez da koronabirus kasu berririk agertu Goierrin
Azken bi egunetan ez dute positibo kasu berririk atzeman Goierri osoan, Osasun Sailak jakinarazi duenez. Zumarragako ospitalean sei lagun daude zaintzapean.
Osasun Sailaren arabera, azken egunetan ez da positibo kasu berririk agertu Goierrin egindako koronabirusaren azterketetan. Eskualdean orain arte agertutakoen kopuruak 308 kasutan jarraitzen du, horrenbestez. Zumarragako ospitalean beste bi lagun daude zaintzapean, 6 guztira, baina horietako bakar bat ere ez ZIUn.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 18.095ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 3.111 laguni atzeman diote. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 140.665 PCR eta 83.415 test azkar egin dituzte orain arte. Sendatutakoak berriz, 14.986 lagun dira EAE mailan, koronabirusa atzemandakoen %82,8.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 308 | = |
Zumarraga | 77 | = |
Ordizia | 74 | = |
Beasain | 53 | = |
Legazpi | 27 | = |
Urretxu | 18 | = |
Lazkao | 16 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 5 | = |
Segura | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |