Udako jarduerak eta festak bertan behera utzi dituzte Ataunen
ATAUN // Koronabirusaren egoera luzatuko dela eta jende pilaketak saihestu beharko direla ikusita, Ataungo Udalak udarako aurreikusitako jarduera guztiak ezeztatzea erabaki du. Haurren udalekurik ez da izango aurten, ezta kirol ikastarorik ere. Era berean, auzoetako festak (Arrondo, Aia…) eta organo kontzertuak ere bertan behera geratuko dira.












