Ataungo haur eskolak bideo batekin eman du eskaintza
ATAUN // Ataungo haur eskola 2020-2021 urtea prestatzen hasi da. Haurreskolak sareko gainerako guztiak bezala, Ataungoan ere matrikulatzeko epea atzo hasi zen. Ekainaren 8ra arte eskariak telematikoki aurkeztu ahalko dira, eta aurrez aurre ekainaren 1etik 8ra (09:00-14:00). Bideo batean aurkeztu ditu Ataungo haur eskolak eskaintza eta hezkuntza-balioak.












