Idiazabalgo asteburuak, Oinezkoen Eguna
IDIAZABAL // Pasa den asteburuan Kale Nagusiaren zati bat itxi zuten Idiazabalen oinezkoei lehentasuna emateko eta aldi berean tabernariei terrazak jartzeko leku aproposagoa eskaintzeko. «Tabernei ezartzen zaizkien murrizketa neurriak aldatu bitartean mantentzea» erabaki dute. Honela, gaur 17:00etan hasi eta igandean 23:00ak arte, Ubitarte etxetik okindegi parerako zatia itxita egongo da autoentzat. «Aurreko astean izan ziren espazio arazoak eta mahaietako pilaketak ekiditeko asmoz, asteburu honetarako ostalariei mahai gehiago jartzeko baimena ematea adostu da».













