Urdaneta kalea itxita egongo da bihar, garabi bat kentzeko
ORDIZIA // Ordiziatik irteteko bide nagusietako bat den Urdaneta kalea zirkulazioarentzat itxita egongo da, bihar larunbata, 08:00etatik aurrera. Kaleko 4. zenbakian eraikuntzarako erabili duten garabia kenduko dute. Ibilgailuen zirkulazioa Joan Amezketa kaletik bideratuko dute Urdanetatik beharrean. 8. zenbakiko garajean ezingo da kotxerik atera edo sartu.