Legazpiko zine klub taldeak denboraldia itxi du
Martxoko, maiatzeko eta ekaineko emanaldiak bertan behera utzi badituzte ere, Facebook-en duten kanalaren bidez jarraitu dute harremanetan herriko zinezaleekin. Udazkenean ekingo diote jardunari.
Denboraldi berezi honi agur esan dio Zine Klub Legazpi elkarteak, ikasturte amaierako ohiko bilera eginez. Koronabirusaren eraginez Latxartegi aretoko emanaldiak etenda izan arren, bere jardunarekin jarraitu du taldeak. Martxorako, apirilerako eta maiatzerako aurreikusita zuten programazioa bertan behera utzi behar izan zuten, baina “gure Facebook-eko kanalaren bidez, zinemaren eta irudiaren munduko zaleekin konektatuta jarraitzen saiatu gara, eta pozik gaude jasotako harrerarekin”.
Zine Klub Legazpikoek da ostean itzuliko direla diote, “proposamen eta jarduera berriekin”. Itzulera horretarako dei berezia egin dute herriko kolektibo eta elkarteei, “film eta dokumentalen proposamenetan pentsatzera animatzen ditugu”. Iaz hasitako lankidetza indartu nahi dute.