«Bezeria turismoarekin erlazionatutakoa da asko, ea aktibatzen den berriro»
Gazta eginaldia bukatzear dira Segurako Ondarren, eta lande- txearen sasoiari ekingo diote aurki. Kopuru «txikia» egiten dute- nez, «lasai» dago Goiburu. Goiz edo beranduago, salduko dutela dio.
Zer martxa izan duzue konfinamendu garaian?
Lana berdin ematen dute ardiek, konfinamenduan egon ala ez. Martxan aritu gara gu: esnea jetzi eta gazta egiten. Lehenago bukatu ohi dugu guk gazta egiteko kanpaina, maiatz bukaeran edo ekain hasieran, landetxera ekainean hasten delako jendea etortzen. Laster bukatzekotan gara, beraz.
Nola ikusten duzu gaztagintzaren arloa?
Gure egoerari buruz, zehazki, lasai nago. Guk ekoizpen txikia egiten dugu, eta goiz ez bada geroago salduko da. Salmentak geldituta daudela egia da, %80-90ean geldituta dago irteera. Baina anairen hatategian enpleatu ditut gazta asko, eta gustura nago. Gazta honek asko irauten du denboran, eta ez da kezkatzekoa galduko ote den. Baina oso geldi dago orain salmenta, geldiegi.
Denda txikien eraginik sumatu duzue?
Harategietara eta denda txikietara saltzen dutenak ondo arituko dira lanean. Anaiaren harategia irteera oso ona izan da. Baina gure lan egiteko era zuzenean etxetik saltzea da. Gazten erdiak etxean ostatu hartzen dutenei, bisitei, pasokoei… saltzen dizkiet. Turismoarekin erlazionatutakoa da gure salmenta asko, eta hori orain desagertu egin da. Ea hasten den pixka bat aktibatzen. Baina lasai hartu behar da, animoz.












