Idiazabaldarren San Adriango erromeria bertan behera
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, «Covid19aren ondoriozko Alarma Egoeraren ondorioz, eta parte hartzaileen babes neurriak bermatzeko ezintasunaren aurrean» igande honetan ospatzekoa zen San Adriango erromeria bertan behera uzteko erabakia hartu du. Hala ere, «apurtu ez den ehunka urteko tradizioa izanik», udal ordezkaritza bat San Adriana joango da eta ondoren Zegama eta Seguran makila trukea egingo da.













