Zaldibian uztailera atzeratu dute ekaineko saioa
Zaldibiako Irakurle Taldeak ekainaren 4an zuen egitekoa hiru hilean behingo juntadizoa, baina koronabirusagatiko alarma egoeraren ondorioz, hilabete atzeratuko dute solasaldia. Uztailaren 9an elkartuko dira, ostegunarekin, Parke Botanikoan, 19:00etan.
Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia (Susa, 2017) narrazio liburua dute irakurtzeko gaia oraingoan, eta hartaz jardungo dira uztaileko elkartzean, Karmele Etxabe filologoak gidatuta.
Zaldibiako Irakurle Taldea aurten sortu dute, Zapiak Bat elkartearen ekimenez. Bigarren solasaldia izango da Rodriguezen liburuarekin.













