Familientzat orientazio jolasa Ataunen, mitologiaz
ATAUN // Barandiaran Museoak mitologian oinarritutako orientazio jolasa antolatu du, familientzat. Bi egunetan antolatu dute: ekainak 14 eta 20. Ataungo San Gregorio auzoan barrena garatuko da, 11:30ean museoan hasita. 3 euro ordaindu behar da. Euskal mitologiako pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte, orientazio teknikak erabiliz. Aurrez izena eman behar da.













