'Dastatu museoa' egitasmoak badu sariduna
Ormaiztegiko Zumalakarregin 'Dastatu museoa' egitasmoan parte hartutakoen artean saria banatu dute; Silvia Lacasak jaso du.
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, Ezkioko Igartubeiti eta Donostiako Itsas Museoarekin batera, Dastatu Museoa egitasmoan parte hartu du aurten. Museoko objektu bat hartuta, sukaldari ezagunek beraien errezetak proposatu zituzten, eta herritarrei ere, haien errezetak egin eta bidaltzeko deia luzatu zieten. Parte hartu dutenen artean, saria banatu dute asteburuan; Silvia Lacasak jaso du Gorrotxategi gozotegiko produktu sorta, Rafa Gorrotxategi gozogilearen eta Eider Arruti Zumalakarregiko museoko komunikazio arduradunaren eskutik.