Gazte laguntzaileentzako bekak eskatu daitezke
Beasaingo Udalak 50.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko. Zuzeneko laguntzez gain herriko gazteak bidaltzeko eta haurrak bertaratzeko laguntzak egongo dira
Beasaingo Udalak 50.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko. Erdia garatze bidean dauden herrialdeei zuzendutako larrialdietarako edo ekintza gizatiarrentzako bideratuko da; 13.332,50 euro Beasaingo gazteek tokian bertan lagundu dezaten eta 11.667,50 euro haurren harrera programara bideratuko dira.
Laguntzera kanpora joateko beka Beasaingo Udalaren Gizarte Ongizate Sailari eskatu behar zaio udaletxeko harrera, informazio edo erregistro bulegoetan, abuztuaren 15a baino lehen. Eskatzaileak, gutxienez, hemezortzi urte baino gehiago izan behar ditu eta Beasainen erroldatuta urtebete baino gehiago egin behar du. Era berean, ezin du inolako lan harremanik eduki gobernuz kanpoko erakundeekin.
Beka jasotzen duten gazteek gutxienez hilabete egon beharko dute Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuz kanpoko erakunde batekin tokian bertan laguntzen. Diru laguntza guztiak ez badira banatzen zuzeneko laguntzara bideratuko dira.