Nøgen taldearen bideoklipa eta kontzertua sarean
Eider Saez lazkaotarraren Nøgen taldeak 'Mila aldiz' izeneko single berria aurkeztu du, bideoklip eta guzti. Streaming bidezko lehen zuzenekoa ere egin du taldeak.
Itxialdiak talde batzuen sormena eta egindakoa erakusteko nahia piztu dituela esan liteke. Horietako bat da Nøgen taldea. Liv til døden diskoarekin sekulako arrakasta izan eta munduan barrena bira handi bat egin eta gero, atseden hartu, sortu eta eta hainbat proiektu martxan jartzeko tartea hartu du Eider Saez lazkaotarra kide duen boskoteak. Tartean abesti berriak ere sortu dituzte, eta horietako bat da Mila Aldiz izenekoa. Aurkezpen modura, single berriaren bideoklipa zabaldu dute, Ander Perez de Arenazak egindako animazioekin:
Nøgen taldekoak zuzenekoetara itzultzeko gogoz zeuden, hainbat hilabeterako etenaren ondoren. Eta pasa den astean egin zuten, Naiz webgunean streaming bidez eskainitako zuzenekoarekin.