Bertsopaper sariketan parte hartzeko epea uztailaren 1era arte
Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea bihar zortzi bukatuko da. Lanak postaz edo e-mail bidez bidal daitezke.
Lazkao Txiki bertsopaper sariketako, saritu, antolatzaile eta agintariak, gaur, Ordiziako Barrena Kultur etxeko atarian. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketaren 29. ekitaldian lanak aurkezteko epea datorren uztailaren 1ean amaituko da. Lanak ondorengo helbidera bidaliko dira: Argi-Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15 behea, 20240, Ordizia. Internet bidez berriz, aitor-c@aek.eus epostara. Informazio gehiagorako deitu 649 011 262 telefono zenbakira.













