Zopa pertza jarri dute Seguran
San Joan jairik ez dute ospatuko aurten seguran, baina herritarrek keinu bat egin nahi izan diete festei, zopa pertza plazan jarrita.
Koronabirusak eragindako egoera dela eta, aurten ez dute San Joan jairik ospatuko Seguran. Baina festei keinu bat egin nahi izan diete herritarrek. Gaur, San Joan bezpera egunez, zopa pertza jarri dute Txanbolin gainean. San Joan eta San Joan bigarrenez mantenduko dute bertan, festak gogoratzeko.
Asteburuan ere jaien inguruko hainbat ekintza egin dituzte herrian, nahiz eta festetako egitaraurik ez egon. Ostiralean zopa pertzaren jaitsiera egin zuten hainbat herritarrek, San Andres ermitatik. Hainbat kuadrilla ere atera dira egunotan, mozorrotuta edo lagun arteko bazkariak egitera, baina jende pilaketarik gabe.