Mendizaleek Gipuzkoako Biran parte hartuko dute
ORDIZIA // Ordiziako Mendizaleen Elkarteko kideek Gipuzkoa Birako laugarren etapan parte hartzeko gonbita luzatu dute. Ibilbide polita prestatu dute: Saturraranen hasi, eta Armetxa, Damukorta, Arnoeta eta Ukarregi igaroko dituzte. Igandean izango da. Ordiziako tren geltokian 07:30ean gelditu dira.













