Manuel Merillas erronka egiteko prest agertu da
Ordizia-Txindoki-Ordizia erronka, iaz egin zuten azkeneko aldiz, era ofizialean behintzat. Azken egunetan, albiste izan da, Manuel Merillas mendi lasterkari leondarrak, duela egun gutxi Goierrira egindako bisitan, erronka burutu zuela eta bi minutu eta 14 segundoan ondu zuela errekorra. Hala zabaldu zuen, Merillasek berak, sare sozialen bidez.
Hark egindako argitalpenari erantzunez Emaneurre taldeak esan zuen, «zalantzan ez» dutela jartzen, baina «epaile ofizial batek ikuskatu» beharko lukeela. Pelota Merillasen teilatura botaz, erronka bota zioten.
ETBko albistegian ere atera dute gaia eta Merillas prest agertu da proba egiteko.