Ormaiztegiko tertulia literarioak bukatu dira aurtengoz
Miriam Luki eta Monica Leiva dinamizatzaileek gidaturiko sei saio izan dira. Horietatik lau presentzialak izan dira eta beste biak telematikoki egin dituzte itxialdian.
Guztira sei tertulia literario egin dituzte Ormaiztegin aurten. Atzo izan zen azkenekoa. Ormaiztegiko Liburutegian hiru saio egin dituzte, bi etxetik etxera, internet bidez, eta atzokoa, azkena, liburutegitik kanpo, kalean. Guztiak gazteleraz irakurri dituzte itxialdian landutakoak izan ezik; bi horiek euskaraz izan ziren. Monica Leivak eta Miriam Lukik gidatu dituzte saioak.
Hauek izan dira liburuak:
1. Charlotte Bronte-ren Jane Eyre
2. Jean Rhys-en Ancho mar de los sargazos
3. Hiromi Kawakami-ren El cielo es azul, la tierra blanca
4. Agota Kristof-en Koaderno handia
5. Miren Tirapu-ren Bazterreko ahotsak
6. Virginia Wolf-en Gela bat norberarena
Ormaiztegin bizi den Maite R. Ochotorenaren azken eleberriaren ale bat zozkatu dute zikloari amaiera emateko: El sueño de Valentine liburuaren irabazlea Itziar Arnaez izan da. Ondo bidean, datorren urte hasieran ekingo diete berriz tertuliei.
Bestalde, uztailean 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik liburutegia. Hitzordua hartu behar dute herritarrek. Eliburutegia ere martxan dute, ebookarekin irakurri nahi duenarentzat.