Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Balitz eta Balego

«Erabaki goiztiarra zela esan ziguten, denborak erakutsi du erabaki zuzena zela»

Beasain
Kirola

Andoni Zubeldia (Beasain, 1979) Ehunmilak probako zuzendaria da. Bertan behera gelditu denez, ohi baino lasaiago dabil. «Eskertzen da, baina pena ere ematen du».

2020/07/07
K. Garralda Zubimendi

Ehunmilak probako lan taldea nola dago? Animotsu zaudete?

Zer pentsatua ematen du. Hamar urte baino gehiago daramatzagu antolaketa lanetan eta ekainean eta uztailean buru belarri lanean ibiltzen gara. Orain, urte ezberdina eta sentsazio ezberdinak. Lehengoan, txantxetan, antolatzaileen arteko WhatsApp taldean asteburu honetan eguraldi ona egingo duela aipatzen genbiltzan. Guk buruan dugu asteburu honetan zela jokatzekoa Ehunmilak proba, eta presentzia horri eutsi nahi diogu. Horregatik elkarbanatu ditugu bideo batzuk sare sozialetan, eta gehiago ere egingo ditugu.

Ohikoan egun itogarriak izango ziren hauek baina orain, egun lasaiak al dira?

Ez gaude geldi eta ez dugu nahi. Gelditzen bagara berriz ere martxan ez jartzeko arriskua dugu. Tentsioa gutxitu dugu, bestelakoan egun hauetan estresagatik aurpegia ere aldatua izaten genuelako, baina Ehunmilak bizitzen jarraitzen dugu.

Eskertzen da lasaiago egotea edo tentsioa gustuko duzue?

Eskertzen da, noski. Baina saltsa gustatzen zaigu eta pena ere ematen du; Ehunmilan asteburua helmuga da. Aurretik lan asko egiten dugu eta asteburuan gauzak ongi irteten badira asko asebetetzen gaitu, gure bizitzaren zati handia eskaintzen diogulako proiektuari. Aurten ez gara helmugara iritsi.

Dena utzi zenuten bertan behera: Ehunmilak Ultra Traila, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi Mendi Maratoia. Erabaki erraza izan zen?

Irailean hasten gara antolaketa lanekin, eta martxorako lan dinamika abiatua genuen. Egindakoa gelditzea eta lasterketarik ez zela egongo esatea une zaila izan zen. Eztabaidak izan genituen.

Noiz ikusi zenuten ezinezkoa zela?

Martxoaren 21ean iragarri genuen proba bertan behera utziko genuela, nahiko garaiz. Askok esan ziguten erabaki goiztiarra zela, baina ez genituen baldintzak ikusten geldialdia aurreikusten zelako: korrikalariek entrenatzeko zailtasunak izango zituzten, antolatzaileok elkartzeko zailtasunak izango genituen… Medikuek ez ziguten argi esaten gure proban egon ahalko zirenik, beharbada koronabirusari aurre egiten egon beharko zutelako. Zalantza asko genituen eta erabakia ezezkoa izan zen. Denborak erakutsi digu erabaki zuzena izan zela.

Ez zenuten data berririk topatu. Zuzenean datorren urtera arte atzeratu zenuten.

Beti zalantzan uzten dugu datorren urtean Ehunmilak proiektua egongo den. Edizio bat antolatzen hasten gara aurrekoa amaitzen denean. Hau da, itxiera bat egoten da eta orduan planteatzen da datorren urtean zer egingo dugun. Aurtengo edizioari ere itxiera bat eman nahi genion eta gehiago luzatu gabe ez egitea erabaki genuen. Hamaikagarren edizioaren inguruan noiz hasiko garen lanean? Ari gara gauza txikiekin, baina egoerak uzten badigu ofizialki irailetik aurrera jarriko gara martxan.

Ez zuen merezi beste data bat bilatzeak?

Esperientziak erakutsi digu eguraldiagatik eragozpenak izan ditugunean hobe dela bertan behera uztea eta horrela gelditzea. Aurten ere filosofia horri jarraipena eman nahi izan diogu. 2020ko edizioa bertan behera gelditzen da, ez dago besterik.

Korrikalariek eta herritarrek zer esaten dizuete?

Babes handia jaso dugu, batez ere, albistea iragarri genuenean. Jendeak proba bizi egiten du, eta ziur nago askok pena sentitu zutela. Ehunmilekin lotzen gaituzte askok eta hurbiltzen ziren egoeraz galdetzera eta animoak ematera.

Ehunmilarik ez egoteak zer ondorio dakar?

Koronabirusak ekarritako egoera ekonomikoak gurean zein eragin duen ikusi egin beharko da. Gure laguntzaileak eta babesleak ekonomikoki kaltetuak izango dira. Ondorioz, ez dakigu beraiengandik zer nolako babesa jasoko dugun, jasotzen badugu. Ikusi egin beharko da eragina zenbatekoa izango den.

Eta giza baliabide aldetik?

Etenaldi bat izango da, espero dezagun urte bakarrekoa. Urteroko dinamika bat genuen eta kezka dugu errutina hori apurtzean jendea berriz aktibatzea ez ote zaigun asko kostako.

Etorkizuneko lasterketak egokitu egin beharko dira?

Gizarte guztia bezala egokitu beharko dugu. Hartu beharreko neurri zehatzik ezin dut esan, zaila delako urtebete barru zein egoeran egongo garen aurreikustea. Osasun arduradunek ezarriko dizkigute minimoak, eta guk bete egin beharko ditugu. Azkenerako, Ehunmilek mila kirolari baino gehiago elkartzen ditu, 1.500 boluntario, beste horrenbeste ikusle… Galdera ikurrez beteta dago dena. Argi dagoena da hemendik aurrerako Ehunmilak ez direla orain artekoak bezalakoak izango. Errealitatea aldatu egin da eta lasterketak ere desberdinak izango dira. Ez dakit hobeak edo okerragoak izango diren, baina ziur desberdinak direla.

Ez zaitu izutzen horrenbeste jenderen arduradun izateak halako egoeran?

Ehunmilen antolatzaileok argi ulertzen dugu probaren inguruan dauden pertsona guztien ongizatea bermatu behar dugula: lasterkariak, ikusleak, boluntarioak… Ardura handia da, baina proba goi mailakoa izateko ezinbestekoa.

Ehunmilak probako lasterketa zuzendaria zara. Zeintzuk dira zure eginbeharrak?

Ehunmilen antolaketa taldea ez da piramide bat. Ez dago inor bestearen gainetik eta zuzendariak ez du besteak baino gehiago agintzen. Gu lan batzordeetan antolatzen gara eta ostegunero biltzen gara. Hobe esanda, ginen, koronabirusak ez digulako elkartzen uzten. Urte asko daramazkit hemen eta nire eman zidaten titulu hori, baina ez da aginte mailarekin lotutako kargua.

Nola hasi zinen antolaketa lanetan? Noiz?

Ehunmilak proiektua ezagutzen duen orok badaki Mikel Valdivielsoren proiektu bat dela, eta Mikelek berak proposatu zidan aurreneko urtean.

Zergatik zu?

Mendizalea naiz eta mendizaletasunetik nator. Asko disfrutatzen dut mendiarekin. Ez naiz korrikalaria, ordea. Lehia gustatzen zait, baina ez naiz lehiakidea. Nahiago dut proba beste aldetik ikustea.

Antolatzaileek asteburuan ezer berezirik egingo duzue?

Gogoan izango dugu, eta gure artean saltsa apur bat egongo da. Baina ez dut uste ezer berezirik egingo dugunik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut