Beasaingo farmazia bulegoa zabaltzeko lehiaketa zabalik dago
Uztailaren 29ra arte aurkeztu daitezke behar diren dokumentuak Euskadiko identifikazio elektronikoaren bidez
Beasaingo farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa abiatu du Eusko Jarlaritzaren Osasun Sailak. Uztailaren 29ra arte aurkeztu daitezke behar diren dokumentuak: Farmazialari eskatzailearen egiaztapena, tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, farmazia-bulego baten titulartasunarekiko harremana, lan-bizitzari buruzko txostena eta dagokion Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ziurtagiria, formakuntza agiriak, graduondoko prestakuntza agiriak, argitalpenak, euskara eta hizkuntza zihurtagiriak eta interesa duen edozein agiri. Bidalketak Euskadiko identifikazio elektronikoaren, hau da, Izenperen bidez egin behar dira.